Elgeta Ueman sartuko da zapatuan

2009-06-10T18:21:00+02:00 2009-06-10T18:21:00+02:00 2009-06-10T18:21:00+02:00
Beste sei udalerrirekin batera Elgeta Ueman (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean) sartuko da zapatuan. Nafarroatik Araitz, Bera, Etxalar eta Larraun udalerriak, Gipuzkoatik Amezketa eta Elgeta eta Bizkaitik Busturia. Hala, Uemak 61 udalerri bilduko ditu zapatutik aurrera.

Zazpi udalerri horiek Ueman sartzeko egindako eskaera zapatuan egingo dute ofizial Berako kultura etxean, Uemaren batzar nagusian. Horren ondoren, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hitzarmena sinatuko dute.  Informazio gehiago Berria.info.