Duela 2 urte ekin zion Elgeta kantuan ekimenak. Elgetar ugarik parte hartzen dute eta egitasmoa indartzeko liburuxka argitaratu du Elgetako Udalak. Goibeko Kultura Elkarteak laguntza eman du liburuxka argitaratu ahal izateko. Maiatzak 14ko saioan Gardoki eta Eibarko kantuzaleak lagun izango dituzte elgetarrek.