GI-2632 errepideko bihurguneak hobetzeko lanak direla-eta, 30,720 kilometro-puntutik Elgeta herrira arte, bidea itxita egongo da 3,5 tonatik gorako kamioientzat 2005eko, maiatzaren 9tik uztailaren 15era arte.
Bi bihurgune hobetzeko lanak
Bi bihurguneak:
- 30,720 kilometro-puntuan (Bergarako Ubera auzoan)
- 32,730 kilometro-puntuan (Elgetako Arantzeta auzorako GI-4331 errepidea hasten den lekuan)
Bi bihurguneok erradio txikia dute ardatzean: 15 m eta 10 m, eta luzetarako aldapa oso handia da bi kasuetan: % 10a baino handiagoa.
Lur-mugimenduak eta zorua finkatzeko lanak egin ahal izateko beharrezkoa da gaur egungo errepidea 2,50 m-tan jaistea bigarren bihurgunean. Lan hori bi zatitan egingo da eta behin-behineko bidea egingo da ibilgailu arinentzat. Ibilgailu astunak ezingo dira igaro errepideak aldapa handia eta bihurgunetan biratzeko erradio txikia izango delako.
Alternatibak
Bide hauek erabiltzea gomendatzen da: Bergaratik GI-632 eta GI-2639 (Kanpazartik) errepideak eta Elorriotik GI-632, BI-632 y BI-2632 errepideak.
Oharrak
- PESAko autobus zerbitzuak jarraituko du, baina, 15 pertsonentzako autobus txikiekin.
- Bestelako autobusak ezingo dira ibili.