'Elgeta danon artian'-en batzar irekiak egingo dira urriaren 16, 17 eta 23an
2013-10-11T11:28:00+02:00
2013-10-11T11:28:00+02:00
2013-10-11T11:28:00+02:00
Hurrengo asteetan zenbait batzar ireki antolatu ditu Udalak eta herritar guztiei parte hartzeko deia egiten diete. Urriaren 16an aurrekontuez egingo da berba, 17an, berriz, garraio zerbitzuaz eta, azkenik, 23an hondakinen gaia landuko da.
BATZAR IREKIAK:
- Urriak 16. 19:00etan. Udaletxean. 2014ko aurrekontuak.
- Urriak 17. 19:00etan. Udaletxean. "Garraio zerbitzua hobetzen" Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu da batzar hau.
- Urriak 23. 19:00etan. Udaletxean. "Zer egiten da gure herriko hondakinekin" Debagoieneko Mankomunidadearekin elkarlanean antolatu da batzar hau.