Elgeta danon artian gai konkretuen gainean elgetarren iritzia
jasotzeko
ahalegina da egitasmoaren aurkezpenean udaleko ordezkariek azaldu
dutenez. Zentzu horretan, herritar guztien partaidetza eskatzen dute.
Adierazi dutenez parte hartzeko formulak dira kudeaketa eredu berriaren
muina, eta horregatik egiten dute parte hartzeko gonbita.
Helburuko horrekin, 8 foro abiarazi nahi dituzte, bakoitza alor bati
lotuta. Hala, elgetako mugikortasuna, legealdiko plana, Agenda 21eko
ekintza plana, PER-a berritzea, kirol azpiegiturak eguneratzea, herriko
komertzioa indartzea, herriko nekazaritzari bultzada ematea eta
zaborraren kudeaketa jorratuko dituzte datozen hilabeteetan. Uztaila
bitartean, apurka apurka jarriko dira martxan foro hauek,lehena,
Mugikortasunaren ingurukoa da datorren hilean bertan. izena eman
beharko da foroetan parte hartzeko. Zenbait kasutan baina, hitzaldi irekiak ere antolatuko dituzte. Baina
foroez gain, bihar bertan herriko hainbat gairi buruzko 68 galderaz
osatutako inkesta bat banatuko dute etxez etxe.
Hamasei urtetik gorako edozein elgetarrek erantzun ahalko du inkesta,
hori bai abenduaren 16a baino lehen. Internet bidez ere lortu ahalko
da, udalaren webgunean hain zuzen ere. Inkestaz gain, bihar foroetan
parte hartu ahal izateko formularioa ere banatuko dute, eta baita
mugikortasunaren inguruan udaletxean landu dutena ere. Oxel Erostarbek
esan du foroetan jasoko diren ondoriok eta eskaerak aintzat hartuko
direla, eta herriko elkarte eta taldeekin ere jarriko direla
harremanetan. Egitasmoaren helbide elektronikoa ere jarri dute martxan,
herritarrek izan dezaketen edozein zalantza argitzeko.
Foroak
Ekimenaren barruan zazpi foro jarri nahi dittugu martxan:
- Elgetako mugikortasuna.
- PER-a berritzia.
- Kirol azpiegiturak eguneratzia.
- Legealdiko plana.
- Agenda 21eko ekintza plana.
- Herriko komertziua indartzia.
- Herriko nekazaritzari bultzadia emotia.
Parte hartu
Gaiñera, nahiko giñuke inkestia bete
eta udaletxian jarriko dogun buzoira ekartzia. Hauxe da beste bide bat
zuen iritzixa be kontuan hartua izan dein. Ez da denbora asko bihar
galderei erantzuteko eta benetan garrantzitsua litzake etorkizunerako.
Ekimenian emoten diran aurrerapausuak webgune honetan bertan jarriko dittugu. Zalantzaren bat badaukazue, idatzi danonartian@elgeta.net helbidera.
Foruetan parte-hartzeko izena emon besterik ez daukazue. Hemen daukazue izena emoteko orrixa be. Bete, eta udaletxera ekarrita edo danonartian@elgeta.net
helbidera mezu bat bialduta zurekin jarriko gara hartu-emonian. Izena
emoten dozuenoi foro bakoitzarentzako dokumentaziñua eta egutegixa
emongo dotsuegu.
Animatu eta hartu parte Elgeta danon artian egitteko.