'Elgeta berreraikitzen' erakusketa zabalduko dute Espaloian

2011-04-12T15:19:00+02:00 2011-04-12T15:19:00+02:00 2011-04-12T15:19:00+02:00
Gernika eta Elgetako bonbardaketek 74 urte bete dituzte aurten. Memoria historikoa berreskuratzeko behar beharrezkoa da ekimen desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa. Elgetan “Gerra Zibilaren inguruko ibilbide tematikoa” eta Gernikan “Bakearen museoa” Euskal Herriko historia berreskuratzeko aurrera eramaten ari diren bi ekimenen dira. Bi ekimen hauen arteko koordinazioan sakontzeko konpromisoa aurkeztuko dute Elgetako Udalak eta Gernikako udalak. Hilaren 14an, eguenean, inauguratuko dute 'Elgeta berreraikitzen' erakusketa. Bide Ertzean musika taldekoek ere hartuko dute parte. Datorren domekan, bisita gidatua egiteko aukera izango da.