Lan hauekin 2 bihurgune hobetu dira, Arantzetakoa eta Uberakoa. Oraindik lantxo batzuk falta dira guztiz amaitzeko, baina, uztailaren 29rako lan guztiak amaitzea aurreikusten da.
Lan garrantzitsu honekin asko hobetu da errepidea, bereziki, kamioientzat, lehenago askotan trabatuta gelditzen baitziren Aranzetako bihurgunean.