Elgeta 2020: Parte hartze ona eta emaitza interesgarriak herritarren lehenengo bileran

2010-11-09T13:00:00+01:00 2010-11-09T13:00:00+01:00 2010-11-09T13:00:00+01:00
Pediatria zerbitzua, elkarte eta herri mugimenduak laguntzea, inguruko herriekin garraio publikoa, eta herri barruan autoen zirkulazioa murriztea, gehien azpimarratu ziren beharrak. Parte hartu zuten herritarrek ondo baloratu zuten esperientzia: interesgarria eta arina. Hurrengo bilera azaroaren 18an izango da. Ohikoa denez, herritar guztiak daude gonbidatuta.

 

Hamalau herritarren hartu zuten parte “Zelako Elgeta nahi dugu?” eztabaidatzeko lehenengo bileran, azaroaren 4an.


Hizketa gaiak izan ziren:

  • Osasun publikoa
  • Herriko garapen soziala
  • Herri bizitza eta harremanak
  • Herritarren parte hartzea
  • Mugikortasuna hobetu
  • Ibilgailuen zirkulazioa murriztu

 

Ondorio eta proposamen nabarmenenak:

 

  • Osasun zerbitzua zabaltzea. Batez ere pediatra zerbitzua. LEHENTASUNA
  • Elkarte eta herri mugimenduak lagundu, Elgeta gaur egun den herri bizia izaten jarraitzeko. EZINBESTEKOA
  • Kalitatezko garraio publikoa inguruko herriekin loturak sendotzeko. EZINBESTEKOA
  • Herri barruan autoen zirkulazioa murriztea garrantzitsua da. Konzienziazio lan handia egin. GARRANTZITSUA

 

Parte hartu zuten herritarren balorazioa:

  • Parte hartu zuten herritarrek ondo baloratu zuten esperientzia: interesgarria eta arina.
  • Bileraren dinamika egokia izan zen: guztiek izan zuten iritziak eman eta proposamenak baloratzeko modua, talde txikitan banatuta, eta gai bakoitza aztertzeko denbora mugatuta.

 

Herritarren hurrengo bilera

Eguna

: azaroak 18, eguena

Ordua: 19.00
Lekua
: Kultura etxea (liburutegia)

 

 

Hizketa gaiak izango dira:

 

  •  Hirigintza: lurrak, etxebizitza, industrialdeak, aisialdi guneak, energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa, ur sareak, gasa, ur zikinak, zaborrak eta birziklapena…
  • Garapen ekonomikoa: enpresak, baserritarrak, dendak, ostatuak, zerbitzuak…
  • Tokiko turismo iraunkorra bultzatu
  • Natura ondasuna

 

Metodologia:
  • Parte hartzaileak talde txikitan banatuko dira
  • Talde bakoitzean gai bat landuko da, ordu erdiz.
  • Eztabaida bakoitza amaitutakoan, talde bakoitza beste mahai batera mugituko da, beste gai bat jorratzeko beste ordu erdiz.

 

Herritar guztiak daude gonbidatuta. Aurreko bileran parte hartu zutenek, eta etortzerik izan ez zutenek ere bai.

 

 

 

Informazioa guztia eta proposamen partikularrak hemen:

 

  • Idatziz, udaletxeko sarreran dagoen HERRITARREN BUZOIAN