Ekitaldi ugarirekin gozatzeko aukera barikuan

2005-11-24T11:13:00+01:00 2005-11-24T11:13:00+01:00 2005-11-24T11:13:00+01:00
Azaroaren 25ean, hainbat ekitaldi izango dira Elgetan. Alde batetik jazz kontzertua izango da Espaloia Kafe Antzokian. Bestetik, ipuin kontalaria liburutegian.

Pirineos Jazz Orchestra

Pirineos Jazz Orchestra

"Tam-tametik Tom-tomera"

Lekua: Espaloia Kafe Antzokia

Ordua: 22:30

Sarrera: doan

Akitania eta Euskal Herriko musikariak elkartzen dituen Pirineos Jazz Orchestra taldeak eskainiko du kontzertua Espaloian. Tam-tametik Tom-tomera ikuskizuna ordubete inguruko kontzertu didaktikoa da.

Pirineos Jazz Orchestrako musikariek, beraz, hainbat aldi eta estiloren inguruko ibilaldia egingo dute beren musikarekin: work songs, ragtime eta spirituals, rock'n roll, jazza edota swing. Hartara, urratsez urrats musika-genero horren historia biziaraziko digute berriz ere. Musika-genero horrek iraultza handia ekarri zien gaur egungo musika-modu ugariei, eta horiengan eragin handia izan du.

Aldi berean, ikus-entzunezko batek irudiak proiektatuko ditu. Irudi horietan, Europa, Afrika eta Amerikako testuinguru geografiko, historiko eta sozialaren alderdi garrantzitsuenak ispilatuko dira.

Ipuin kontalaria

Jose Maria Carrere

Lekua: Elgetako liburutegia

Ordua: 18:30

Norentzat: 10 urtetik gorako gazteentzat.