Egunkaria aurrera! Kale agerraldian 200 lagun batu dira plazan

2003-03-13T13:54:00+01:00 2003-03-13T13:54:00+01:00 2003-03-13T13:54:00+01:00
Elgetako plazan 200 lagunetik gora batu dira Egunkaria-ren alde sindikatuek deitutako kontzentrazioan. Laneko arropa laranjak eta mahoizko prakak ziren nagusi, industrialdean greba egin duten biharginak bertan batu dira-eta. Eskolako maisu-maistrak eta udaletxeko, denda eta tabernetako langileak ere han zeuden. Elgetako alkatea eta zinegotziak ere bertan izan dira.

Egunkaria-ren aldeko Elgetako batzordeak bat egingo du Kontseiluak eta Egunkaria-ko langileek egindako deiarekin Kontzentrazioa izango da plazan 20:00etan.

Herriko elkarte guztiek eman diote babesa ekitalde honi: Intxorta Elkartea, Ozkarbi Elkartea, Gure Borda Elkartea, Mendi Mendian Elkartea, Guraso Elkartea, Gaztetxea, Jubilatuen Elkartea, Goibeko Kultura Elkartea, Maya Ingurumen taldea, Tabernari Elkartea, Txirrindulari Elkartea, EAJ-EA, Elgeta Auzolanian eta Aralar.

Egunkaria-ko materiala ere jarriko dute saltzen eta harpidetzak egiteko aukera egongo da. Ondoren kalejira zaratatsua egingo dute herriko kaleetan trikitilariekin.