[Eguneratzea 12:30] Sendo dihardu baina bideek zabalik jarraitzen dute

2015-02-04T12:46:00+01:00 2015-02-04T12:46:00+01:00 2015-02-04T12:46:00+01:00
Elurra ari du geratu barik. Errepide guztiak zabalik daude Segurtasun Sailaren arabera. Karabitxa eta Kanpazarren, bereziki, arretaz gidatzea eskatzen da. Udaletik gomendatzen dugu Bergarako errepidea erabiltzea. Eskolako jantokira janaria dakarren kamioiari ez diote laga Elorriotik igotzen eta udal langileak doaz janaria ekartzera. Herriko kale eta baserri bideetan elurra kentzeko lanetan dihardugu.