Egun magikoak Elgetan, Magia Mostraren eskutik

2013-04-18T10:00:00+02:00 2013-04-18T10:00:00+02:00 2013-04-18T10:00:00+02:00
"Kalitate handiko magia mostra". Halaxe iragarri du Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak maiatzaren 3, 4 eta 5erako antolatu duen IX. Magia Mostra. Nazioarte mailako magoak izango dira bertan, tartean saria irabazi dutenak eta baita burua besterik ez duen emakume bat ere. Azken hori erakusteko, karpa ipini behar dute Elgetako Mendizaleen plazan. Mostrarako sarrerak salgai daude, Espaloian bertan eta on-line.

Honako artistek lagako dituzte ikusleak aho zabalik euren magiarekin Elgetako Espaloian:

Barikuan, maiatzaren 3an

  • Dani DaOrtiz (Malaga), 22:30: Inprobisazioaren, kreatibitatearen eta naturaltasunaren maisua da Dani DaOrtiz. Magoen mago. Liluratzeko moduko karta jokoak egiten ditu oso berea duen umore horrekin. twitter.com/DaniDaOrtiz

Zapatuan, bost espektakulu

Hurrengo egunean, berriz, magia gala izango da. 22:30ean hasita, ordu eta erdian bost ikuskizun:
  • Tá Na Manga (Portugal): Gonzalo Jorgek eta Pedro Texeirak osatzen dute Tá Na Manga. Ilusionismoa egiten dute, beti ere antzerkiarekin, musikarekin eta umorearekin jantzita. Nazioarte mailako hamaika sari eskuratu dituzte. www.tanamanga.com
  • Luis Boyano (Galizia): Oraingo honetan Kabina espiritista izeneko ikuskizunarekin dator Elgetara. Lisboako Nazioarteko Magia Jaialdian saritutako ikuskizuna da. www.luisboyano.com
  • Mario Lopez (Girona): Tabakoa uzteko bere bigarren saiakeran zigarroekin magia egitea erabaki zuen. Gaur egun askoz ere gutxiago erretzen du, baina adizio handia dio zigarroekin egiten den magiari. facebook.com/magolopez
  • Pilou (Frantzia): Karta manipulazio berezia. http://www.pilou-magicien.com/
  • Edama (Errioxa): Ilusio handietako ikuskizun paregabea. Pasioa eta indarra ipintzen dio Edamak egiten duen guztiari eta eszenaratzea ikusgarriarekin dator Elgetara. www.edama.es

Ikasteko, eta gehiago haluzinatzeko

Eta egitaraua borobiltzeko, aparteko bi ekitaldi ere antolatu dituzte:

  • Katia, gorputzik gabeko emakumea (Frantzia), zapatuan 19:00etan eta domekan 13:00etan, plazako karpan, 
  • Zur eta lur geratuko zara Katia ezagutzerakoan. Emakume bitxia da, burua besterik ez du. Ez dela horrelakorik existitzen? Etorri plazan aurkituko duzun karpara, eta aurrez aurre izango duzu. Doan, gainera.
  • Magia tailerrak umeendako, zapatuan 16:00etan eta domekan 10:30ean, plazako karpan,
  • Ohiko materialekin —kartak, soka, goma, kartulina, papera— magia joko errazak eta dibertigarriak ikasteko aukera. 6-12 urte bitarteko haurrak magiaren mundu misteriotsu eta miresgarrian murgiltzeko aukera paregabea. Hori ere doan izango da. 

Sarrerak erosteko