Asten zehar, 16:00etatik 18:00etara umeen erabilerarako egokituta dago udal pilotalekua. Aurrerantzean, eguaztenetan, salbuespen bat egitea erabaki du Udalak. "12 urtetik gorako gazteak kexatu egin dira, eta adin tarte guztiek pilotalekua erabiltzeko aukera izan dezaten eguazten arratsaldeak gaztetxoendako izango da", adierazi du kirol zinegotzi Rebeka Uberak. "Halaber, herritarrei dei egin nahi diegu, mesedez eskatzeko eta eskertzeko frontoiaren erabilpenaren araudiaren errespetua. Gogoratu 18.00etatik aurrera alokairuek dutela lehentasuna".