'Egin konpostatzaile!' kanpaina luzatu dugu

2014-02-12T16:43:00+01:00 2014-02-12T16:43:00+01:00 2014-02-12T16:43:00+01:00
Urte hasierarekin batera jarri zen "Egin konpostatzaile!" kanpaina martxan eta familia gehiagok eman dute euren etxeko hondakin organikoa kudeatzeko pausua. Aste honetan bertan ikastaroa jaso dute konpostatzaile berriek. Kanpainaren emaitzarekin pozik gaude eta martxoak 4ra arte luzatuko dugu izena emateko epea. Elgetarren %30ak etxean sortzen duen hondakin organikoa kudeatzen dihardu auzo konpostatze guneen bitartez eta ortuan jarritako duen konpostadoraren bitartez. Portzentai altua da benetan eta horregatik zorionak eman gura dizkiegu elgetarrei.

Epeak luzatuta zalantzan daudenak ere animatu gura ditugu pausua ematera. Konpostatzaile izatea oso erraza da eta gainera, herrian sortzen dugun hondakin organikoa herrian bertan kudeatzea da hondakinen arazoari adarretatik heltzeko modu eraginkorrena.