'Egin konpostatzaile!' kanpaina abian da

2014-01-22T15:06:00+01:00 2014-01-22T15:06:00+01:00 2014-01-22T15:06:00+01:00
Elgetako Udalak "Egin konpostatzaile!" kanpaina jarri du martxan. Etxean sortzen dugun hondakin organikoaren %40-45 hondakin organikoa da. Udalaren iritziz hondakin organikoa kudeatzeko modurik eraginkorrena hondakin organikoa Elgetan bertan kudeatzea da. Horregatik elgetarrak animatu gura ditu, pausua eman eta konpostatzaile egitera. Sortzen duten hondakin organikoa kudeatzen duten elgetarrek %25eko hobaria izango dute hondakinen tasan, baserritarren kasuan %50a. Hondakin organikoa baserriko abereei jaten emateko erabiltzen dutenek ere hobaria eskatu dezakete.

Gora eta gora doa herrian euren hondakin organikoa kudeatzen duten herritarren kopurua. 2012an 52 familia baziren, iaz 113 familia izatera pasa dira. Udala pozik dago emaitzekin eta 2014an kopuru horrek gora egitea espero du.

Interesa dutenek udaletxean eman behar dute izena otsailak 17a aurretik.


Jaitsi eskuorria:

Egin konpostatzaile eskuorria