Duela 76 urte Faxistak Intxortan geratu zirela gogoratzeko ekitaldia

2012-10-01T14:39:00+02:00 2012-10-01T14:39:00+02:00 2012-10-01T14:39:00+02:00
Aste honetan beteko dira 76 urte gudari eta milizianoek Francoren tropa faxistak geratu zituztela Intxortan. Egun hori gogoratzeko, domekan, urriak 7, hainbat ekintza izango dira Elgetan.

12:00etan lore eskaintza Intxortako Atean. Ondoren, martxa Elgetara "Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez" lemapean.

13:00etan ekitaldia Elgetan: Bertan parte hartuko dute besteak beste Jainaga eta Narbaizak eta Xabier Amurizak. Juan Ramon Garaik berba
egingo du ekitaldian Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformaren izenean.