Schola Gregorianista
Donosti Ereski Schola Gregorianista duela mende erdi sortu zen Tiple Ahotsen Haur Abesbatzan eta Donostiako San Bizente Parrokiako Sine Nomine abesbatzan oinarrituta, Gelasio Aranburu apaiz jakintsuaren agindupean.
Talde honek gogotsu lantzen du gregoriar kantua, Solesmesekoan oinarritutako estiloan. Espainiako eta Europako musika-jaialdi garrantzizkoetan abestu dute. Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan (gregoriar kantua sailean) Urre eta Zilarrezko dominak irabazi dituzte.
Zuzendaria: Jokin Otamendi
Donostian jaio zen 1941. urtean. Gregoriar kantuan hasi zen tiple zelarik, Gelasio Aranburu jaunarekin. Ondoren, Madrilen egin zituen ikasketak Musika Sakratuaren Institutu Nagusian, Samuel Rubio eta Tomas de Manzarraga irakasleekin, besteak beste.