Debagoieneko kirol txartela 2012

2012-01-05T10:55:00+01:00 2012-01-05T10:55:00+01:00 2012-01-05T10:55:00+01:00
2012 urterako txartela atera nahi dutenek honako baldintza hauetan aterako dute:

1. Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko Udal kirol instalazioetan, sartu ahal izango dira DKTko jabeak.

2. Txartela urte osorako izango da, urtarriletik abendura.

3. Bi txartel mota izango dira

  • PLUSA: instalazio guztietan eremu lehorra + ur eremua.
  • PREMIUN: PLUSA + bainuetxeak.

4. Adin tarteak: DKT bateratzeko bidean, adin tarte batzuk adostu dira. Honetaz gain, ez da deskonturik egingo,ez ikasle, ez langabetu edo/ta pentsiodunei.

Banakakoak, adin tarteak

  • Umea: 0-2
  • Haurra: 3-17
  • Heldua: +18

Familia: Unitate familiarra (18 urte gorako seme-alabak ez dira familian sartuko)

5. Prezioak:


Plusa Premiun
Haurra 3-17
119,25
----
Heldua +18
202,7
244,16
Familia
370
440

6. Herri ezberdinetako  abonatuaren estatusa emango du DKTk.

7. DKT tramitatzeko lekua: Arrasatearrek, Bergararrek Eskoriatzarrek eta  Oñatiarrek, bakoitzak bere herrian.
Antzuolarrek eta  Elgeltarrek, Bergaran atera beharko dute eta Gatzagakoek Eskoriatzan

8. Artetxabaletako Udalak, kiroldegi berria martxan jarri baino lehen, erabakiko du, DKTn sartu ala ez.

9. 2011. DKT jabeak, urtarrilaren 15a, bitartean, sartu ahal izango dira , aurtengo txartelarekin.

10. DKT atera nahi dutenek, dagokion kiroldegietan tramitatu ahal izango dute, urtarrilaren 4tik aurrera.