Dantza eta kantu eguna ospatuko da maiatzaren 17an

2015-05-05T16:13:00+02:00 2015-05-05T16:13:00+02:00 2015-05-05T16:13:00+02:00
Debagoieneko dantza eta kantu eguna ospatuko da maiatzak 17an, domeka. Euskal Herriko kantuzale talde guztiei egin zaie egun honetan Elgetara etortzeko gonbidapena eta dagoeneko konfirmatu dute eskualdeko 100 kantuzaletik gora etorriko direla egun honetan Elgetara.

EGITARAUA

12:00 Harrera

13:00 Elgeta kantuan herriko kaleetan.

15:00 Bazkaria. Ostean kantuak Gardoki eta Beñatekin.

18:00 Herrixa Dantzan Jainaga eta Narbaizarekin.

  • Halaber, 10:30ean aukera egongo da Memoria Historikoan Euskal Inpteropretazio Zentrua eta Intxortako lubakiak bisitatzekoa.
  • Bazkaria Espaloia kafe antzokian izango d. Menua: Ongi etorrikoa, entsalada mistoa, karrilerak, tarta izozkiarekin, kafea, ardoa, sagardoa eta ura (15 €). Izena emateko azken eguna: maiatzak 11. 
 
 
Kalez kale kantu hauek abestuko dira:
 
- Ireki bihotza
- Aberriaren mugak
- Agure zaharra
- Amak ezkondu ninduen
- Azken dantza
- Baratze bat
- Goizian argia hastían
- Lau haizetara
- Maitasun hitzak
- Xalbadoren heriotzean
- Errota zaharra
-Txantxibiri