Danon artian Elgeta 2030 hausnarketa saioak Espaloian

2021-02-11T17:28:00+01:00 2021-02-11T17:28:00+01:00 2021-02-11T17:28:00+01:00
Hausnarketa-prozesuaren barruan, elgetarrek etorkizuneko Elgeta irudikatu eta baliabideak nora bideratu denon artean proposatu eta eztabaidatzeko egingo diren bi herri batzarretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Segurtasun neurriak mantendu ahal izateko, Espaloia Kafe Antzokian egingo ditugu batzarrak.

  • Otsailaren 18an arratsaldeko 19,00etan Espaloia Kafe Antzokian, aurrez banatutako galdera sortaren emaitza aurkeztu eta Elgeta 2030ean izan nahi duguna marrazten hasteko lehen batzarra.

  • Martxoaren 4an arratsaldeko 19,00etan Espaloia Kafe Antzokian, aurrera begirako proposamenak eta estrategiak landu eta lehenetsi elkarrekin irudikatutako 2030eko Elgeta posible izateko bigarren batzarra.

Batzar ireki hauetan parte hartzeko, aurrez izena emateko bideak hauek dira:

  • Udaletxeko harreran.

  • Posta elektroniko bidez, udala@elgeta.eus helbidean

  • 943768022 telefono zenbakian.

Herritar guztiok zer esana daukagulako, animatu eta parte hartu!