Eguna: barikua, urriak 26.
Ordua: 22:30ean.
Lekua: Espaloia.
Antzezleak: Iker Galarza, Joseba Usabiaga
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Lan egiten duten bi pertsona, bi pertsona axolagabe, xedeak eta helburuak dituzten bi pertsona; baina, betiere, izerdi patsetan dauden bi pertsona.
Negozio-gizon bat eta artista izan nahi duen mutil gazte bat; oso bestelako bi mundu, baina, eszenatoki berberean batuak.
Erosi edo kantatu nahi dutenagatik izan ezik, gainerako gauza guztietan bereizten diren pertsonak batzen dituen gimnasioa.
Batu diren "gogoetax" eta "garaipenex"; bizirik daudelako batu dira, arrantxoan, lantegian edo eskolan. Su-etenik gabeko beren borrokan sinesten dut beren birmoldatzen sinesten dut.
Biengan sinesten dut; izan arkitekto, ingeniari, eskulangile, arotz... edo izan igeltsero zein ontzijabe. Biengan sinesten dut, pentsamendu-, musika- eta haize-sortzaileengan, bake- eta izerdi-sortzaileengan.