Silvia Comptek, Rogelio Rivelek eta Jordi Juanetek osatzen dute taldea, guztiak ere maila handiko nazioarteko eskoletan ikasitakoak. Talde horren ikuskizuna Sagardo egunaren aitzakian antolatu zuten, eta egun horretan, beste hainbat ekintza ere izan ziren.
Sagardo eguna
Azken zazpi urte hauetako ohiturari jarraituz, aurten ere udazkenari ongi etorria egiteko aitzakian, Sagardo Eguna izan zen Elgetan. Irailaren 20a, zapatua, aukeratu zuten gazte asanbladako antolatzaileek egun hori ospatzeko. Ekitaldi ugari izan ziren zapatu arratsaldean eta guztia sagardoz bustita. Besteak beste tortila lehiaketa, antzerki saioa, afari herrikoia eta kontzertua izan ziren.