Ingurura begiratzen badugu, gure hurbiltasuna behar duten hainbat pertsona daude, egoitzetan daudenak Elgetan, Bergaran, Aretxabaletan, Eibarren eta beraien etxeetan bakarrik bizi direnak... Pertsona hauentzat herriko jendeak bisitatzea izugarrizko balio du.
Gai hau sakontzeko bilerak egin dira Elgetako Jubilatu Elkarteko eta Caritaseko ordezkariekin, baita hainbat herritarrekin, eta bildu diren guztiei gustatuko litzaieke egoera honetan aurkitzen diren pertsonengana gerturatzeko boluntario talde bat sortzea.
Egitasmo honetan parte hartzeko honekin batera doakizuen izen emateko orria bete eta eman URRIAK 30a baino lehen
- Jubilatuen elkartean
- Caritasen
- Udaletxean
Zurekin kontaktuan jarriko dira bilera batera deitzeko
Zalantzak argitzeko deitu udaleko gizarte zerbitzura: 943 76 80 22