Taberna ixteaz bat, sauna eta squash pista ere ezin izango dira erabili. Hala ere, Udal kirol Zerbitzuak eskaintzen dituen ikastaroak (sasoian egoteko gimnasia, erretiratuendako gimnasia, tai-chi, aerobik eta eskola kirola) kiroldegiko gimnasioan egiten jarraituko dute. Izan ere, irakasleek ireki eta itxiko dituzte instalazioak. Udalaren asmoa da kirol instalazio guztiak lehenbailehen berriz irekitzea.