Tailerra 15 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta. Bola-Tokiko gimnasioan egingo da urriaren 25 eta 26an, 19:00etatik 21:00etara bitartean.
Bizikletak konpontzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira, tailerra teoriko-praktikoa izango delarik. Norbaitek bizikleta eraman nahi badu, eramatea dauka, nahiz eta derrigorrezkoa ez den.