Bizigune programa

2006-10-26T15:10:00+02:00 2006-10-26T15:10:00+02:00 2006-10-26T15:10:00+02:00
Elgetako udaletxeak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin, hitzarmen bat sinatu du Bizigune programa dela eta.

Bizigune programaren helburua hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea da, gaur egun eraikita dauden etxebizitzak hobeto aprobetxatzeko. Horretarako Eusko Jaurlaritzak, VISESA enpresa publikoaren bitartez hutsik dauden etxebizitzak alokatu egiten ditu (jabeari berme batzuk eskaintzen dizkio, ez ordaintzea, kontratua amaitzean egoera onean itzultzea ...), hileroko errenta baten truke (merkatukoa). Gero Etxebide zerbitzuan izena emanda dauden pertsona edo bizikidetza-unitate baten esku jartzeko.

Informazio gehiago

Honi buruzko informazio zehatzagoa jaso nahi izan ezkero, Urriak 30ean hitzaldi bat izango da udaletxeko pleno aretoan 18:30ean. Bertara Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat etorriko da.

Bestalde gogoratu, astelehenetan 09:00etatik 10:00etara udaletxean Suradesako ordezkari bat etortzen dela. Bestela Arrasateko bulegora jo dezakezu, astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik, goizeko 07:30etik 14:30era. Edo bestela Suradesako telefono hauetara dei dezakezue: 943 79 33 99 edo 943 79 06 45.