Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez.
Egunak: abuztuak 5 eta 29
Irteera ordua eta lekua : 11:00etan Espaloia Kafe Antzokitik (Elgeta)