Bisita gidatu berezia urriaren 4an

2015-09-23T16:11:00+02:00 2015-09-23T16:11:00+02:00 2015-09-23T16:11:00+02:00
Domeka horretan beteko dira 79 urte faxisten lehen erasotik. Elgetako bisita historikoa egin horretan berezia izango da.

Urriaren 4an, 79 urte beteko dira faxistek Elgetan lehen erasoa egin eta Bizkaian sartzeko saiakera egin zutenetik. Erresistentzia gogorrari esker, ez zuten helbururik lortu, eta historiako lehen Eusko Jaurlaritza sortu ahal izan zen hiru egun beranduago, Gernikan.

Kasualitatez, urriaren 4a hileko lehen igandea izango da, eta bisita gidatu berezi bat egiteko aukera izango da, dohainik eta aurrez izenik eman beharrik gabe.

Bisita gidatua urriaren 4an 10:00etan hasiko da, Espaloia Kafe Antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik (www.elgetamemoria.eus)