2018koa azaroan KDA (gaztelaniaz DEA) kokatu eta erabiltzen ikasteko kurtso bat eman genuen herrian, BBS egiten zekitenei bideratuta.
Orain, herriko boluntario baten laguntzarekin, oinarritik hasi eta Bihotz-Biriketako Suspertzea (RCP gaztelaniaz) egin eta KDA erabiltzen ikastaro bat antolatzeko asmoa dugu, Elgeta herri kardio-babestua izateko bidean urratsak ematen jarraitzeko.
Ikastaroaren iraupena 5 ordu ingurukoa izatea aurreikusten dugu. Kurtsoaren ordutegia izena ematen duen jendearen interesen arabera jarriko dugu. Izena udaletxean eman behar da, martxoaren 15a baino lehenago.