Bihar banatuko dituzte energia aurrezteko informazio eta bonbila sortak

2008-03-05T11:56:00+01:00 2008-03-05T11:56:00+01:00 2008-03-05T11:56:00+01:00
EEEk (Energia Euskal Erakundeak) eta Elgetako udalak energia-eraginkortasunari buruzko programaren barruan, eta energia berriztagarrien promoziorako sinatutako hitzarmenaren barruan, informazio liburuxkak eta kontsumo baxuko bonbilak banatuko ditu. Hemen bihar, martxoak 6, banatuko dituzten sortak:

  • 75 watioko kontsumo baxuko bonbilak.
  • Etxeko energia-aurrezteari buruzko gida.
  • Ibilgailuentzako biokarburanteei buruzko informazio-liburuxka.
  • Autoen doako gidatze-ikastaroei buruzko informazio-liburuxka.

Eguna: martxoaren 6an

Ordua: 11:00etatik 12:00etara

Lekua: plazan

Sortak: 100