Bide publikoen arautegiari buruzko bandoa

2015-03-26T16:26:00+01:00 2015-03-26T16:26:00+01:00 2015-03-26T16:26:00+01:00
Jakinarazten da Elgetako udal titularitateko baso pista eta bideen erabilera berezia egin ahal izateko (20 eta 26 Tm. bitarteko ibilgailuekin egur ateratze edo lantegietako materialaren garraioetarako), jarduera hasi aurretik Udaletxean dagokion lizentzia eskuratu behar dela, berau arautzen duen Ordenantzaren arabera (2007-3-2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Lizentzia atera ahal izateko, promotoreak edo behar bezala identifikatutako ordezkariak eskaera aurkeztu beharko du udalean, datu hauek adieraziz:

Lursailaren jabearen edo kontratistaren identifikazio datuak.

Garraiorako erabiliko den ibilgailuari buruzko datuak, zehaztuz egingo diren joan-etorriak, joan-etorri bakoitzean garraiatuko den zama eta egingo den ibilbidea, kokapen planoan azalduko dena.

Kubikazioa eta garraiatuko den materiala.

Garraiatze lanen hasierako eta amaierako eguna.

Materiala pilatzea beharrezkoa balitz, non egingo den zehaztea, kokapen plano baten bidez.

Materiala aterako den lekuaren izena eta kokapena, katastroko erreferentziarekin batera.

Egur ateraketa kasuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozaintza Zerbitzuak emandako baimena eta egindako neurketa orria, eta egingo diren joan-etorrien gutxi gora beherako kalkulua.

 

Ohartarazten da erabilera bereziarengatik, eta udal titularitate publikoko bideak erabili aurretik, dagokion tasa ordaindu eta dagokion fidantza ezarri beharko dela udaletxean.

 

 

Udalaren asmoa da bide publikoen erabilerarako arautegia sendo bete araztea, interes orokorreko gaia delako.