Bertso saioa ostiralean Espaloian

2005-02-23T17:54:00+01:00 2005-02-23T17:54:00+01:00 2005-02-23T17:54:00+01:00
Ostiralean, otsailak 25, bertso saioa izango da Espaloia kafe antzokian, 22:00etan. Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Unai Agirre eta Estitxu Arozena arituko dira bertsotan. Unai Elizasu izango da gai jartzailea.

Luberri. Bertso lurra berritzen izeneko ekimenaren barruan antolatu dute bertso saioa. Ekimen hori Bertsozale Elkarteak jarri du martxan Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Zenbait herritako bertso giroa indartzea du helburu.