Beizu-Azula: bide bazterraren garbiketa auzolanean

2007-11-28T11:23:00+01:00 2007-11-28T11:23:00+01:00 2007-11-28T11:23:00+01:00
Udal honetako baserritarren batzordeak erabaki zuen urtero baserrietako bide bateko bazterra edo areka garbitzea auzolanean. Aurtengorako Beizu-Azulako bidekoa garbitzea erabaki zen.

Horretarako, udalak jarriko duen tresneriatik kanpo bidearen erabiltzaileen laguntza behar da lana egiteko.

Beraz, aipatutako egun eta orduan bertaratzeko eskaera luzatzen dizuegu, bakoitzak bere erremintak ekarriz: aitzurra, pala eta abar.

Hamarretakoa udalaren kontura izango da.

Eguna: abenduak 1, zapatua.

Ordua: 9:00etan.

Lekua: Bidearen bidegurutzean.