Begiraleak behar dira udalekuetarako

2013-05-29T12:22:00+02:00 2013-05-29T12:22:00+02:00 2013-05-29T12:22:00+02:00
Udalekuetako egitaraua prestatu eta uztailean udalekuetan lan egiteko begiraleak behar dira. Ekainaren 10 da izena emateko azken eguna.

Bete beharreko baldintzak:

1.- Euskalduna izatea.
2.- 18 urtetik gora izatea.

Baloratuko direnak:

1.- Euskara maila.
2.- Elgeta ezagutzea.
3.- Azterketa idatzia.
4.- Esperientzia. (Frogatutakoa).
5.- Ikasketak.

Lan baldintzak:

1.- Soldata gordina: 1.006 €.
2.- Lan egutegia: Uztailak 1etik 24ra.
3.- Lan ordutegia: 8:55etik 13:05era.
4.- Aukeratuek ekainak 24, 25 eta 26an egingo diren prestaketa saioetan parte hartu beharko dute.