Batzordeen bilerak urtarrilaren 21etik 24ra

2003-01-17T15:27:00+01:00 2003-01-17T15:27:00+01:00 2003-01-17T15:27:00+01:00
Hilaren 21ean Kultura, Euskara eta Gaztedia Batzordekoek egingo dute bilera. Biharamunean, berriz, Kiroletako kideek egingo dute; baita Osasuna eta Ongizateko Batzordekoek ere. Urtarrilaren 23an Hirigintza eta Ingurugiro Batzordearen txanda izango da, eta azkenik, 24an, Haziendarena.

Kultura, Euskara eta Gaztedi Batzordea

(Urtarrilak 21, asteartea, 21:00etan)

  • Mapa toponimikoa.
  • Espaloian hainbat ekitaldi egiteko eskaera.
  • Gaztelekuren informazioa (S. 11).
  • Elizako lanendako dirulaguntza (S. 1057).
  • Kutxako programazioa.
  • Norberak dakarrena.

Kiroletako Batzordea

(Urtarrilak 22, asteazkena, 11:00etan)

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • Kirol instalazioak eta zerbitzuak: abenduko kitapena.
  • Bola-Tokian/Kiroldegian egindako eta egin beharreko egokitze lanak.
  • Gabonetako haur jolas parkea: balorazioa - aurrekontuaren kitapena.
  • 2003ko inbertsioen denboralizazioa eta kronograma.
  • Kirol elkartei dirulaguntzak: 2002ko kitapena.
  • Norberak dakarrena.

Osasun eta Gizarte Ongizate Batzordea

(Urtarrilak 22, asteazkena, 15:00retan)

  • Etxez etxeko zerbitzuko onuradunen ekarpenak 2003rako.
  • Asociación Paz y Desarrollo elkartearen eskaera (S. 1077).
  • Ayúdale a caminar elkartearen eskaera (S. 5).
  • Gizarteratze Zerbitzuaren txostena.
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak banatzeko irizpideak.
  • Saharako Karabana.
  • Norberak dakarrena.

Hirigintza, Obra eta Ingurugiro Batzordea

(Urtarrilak 23, osteguna, 17:30etan)

  • Obra txikiak.
  • Irisgarritasun Plana: ADIR enpresak egindako lanaren aurkezpena.
  • INKOLANekin hitzarmena.
  • Frontoi zaharreko hobekuntzak.
  • Norberak dakarrena.

Hazienda eta Pertsonal Batzordea

(Urtarrilak 24, ostirala, 12:00etan)

  • Ordaindu gabeko likidazioen azalpena.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa (S. 480).
  • 2002ko aurrekontuaren kredito aldaketa.
  • Hainat likidazioen kontra egindako erreklamazioak eta honen erabakia.
  • Webgunearen mantenimendua.
  • Norberak dakarrena.