Batzordeen bilerak: ekainaren 2tik 5era

2003-06-02T11:54:00+02:00 2003-06-02T11:54:00+02:00 2003-06-02T11:54:00+02:00
Baserritarren batzordea hilaren 2an batuko da, besteak beste, Azoka Nagusiaz eztabaidatzeko. Biharamunean Hirigintza batzordeko kideak bilera egingo dute batez ere IV. sektoreaz berba egiteko, eta Haziendakoek ere sektore horren gaia mahai gainean izango dute.

Baserritarren batzordea
Ekainak 2, astelehena, gaueko 21.00etan

  • Azoka Nagusia.
  • Egoarbitzako landaketaren lanen onarpena.
  • Norberak dakarrena.


Hirigintza, Obrak eta Ingurugiro batzordea
Ekainak 3, martitzena, arratsaldeko 17:30ean

  • Obra txikiak.
  • IV. sektoreko (Lehenengo erreka) urbanizazio proiektuaren behin-behineko onarpena.
  • IV. sektoreko (Lehenengo erreka) urbanizazio obraren kontratazioari dagokion espedientea.
  • Norberak dakarrena.


Hazienda eta Pertsonal batzordea
Ekainak 5, eguena, eguerdiko 12:00etan

  • Elgeta 21, S.L. elkartearen 2002ko aurrekontuaren likidazioa.
  • IV. Sektoreko planeamenduko gastuen onarpena eta kuoten likidazioa.
  • Plus Valien likidazioak .
  • Norberak dakarrena.