Ondorengo zerrendan batzorde bakoitzak landuko dituen gaiak azaltzen dira:
Kultura, Euskara eta Gazteria Batzordea:
(Abenduak 17, asteartea, 21:00etan)
- Korrikaren eskaria (S. 967).
- Ibilaldiaren eskaera (S. 924).
- Egunkariaren proposamena egunkariaren publizitatea herrian egiteko.
- Euskal idazleen literatura eskaintza.
- Gabonetako ekintzak.
- Norberak dakarrena.
Osasun eta Gizarte Ongizate Batzordea:
(Abenduak 18, asteazkena, 15:00retan)
- Etxez etxeko laguntzaren orduak gehitzeko eskaera: 13. esp.
- Gizarte zerbitzuetako aplikazio informatikoa abian jartzeko pertsona bat kontratatzea.
- Gizarte larrialdietarako laguntzak: eskaera berria 64. esp.
- Euskadiko SEADen Lagunen Elkartearen kanpaina. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetarako elikagaiak biltzeko eta karabana. (S.987)
- Gizarteratze-programetarako errefortzuko langileak kontratatzeko dirulaguntza (S.1002).
- Norberak dakarrena.
Kirol Batzordea:
(Abenduak 18, asteazkena, 11:30etan)
- Aurreko aktaren onarpena.
- Kirol instalazioak eta zerbitzuak: azaroko kitapena.
- Bola-Tokian / Kiroldegian egindako eta eginbeharreko egokitze lanak.
- Gabonetako haur jolas parkea.
- Aerobikeko udal kirol zerbitzua: enpresa emailearen aldaketa.
- Norberak dakarrena.
Hirigintza, Obrak eta Ingurugiro Batzordea:
(Abenduak 19, osteguna, 17:30etan)
- Obra txikiak.
- Eusko Jaurlaritzako Industria Merkataritza eta Turismo sailetik idatzia (S. 922).
- Pagatzako Plan Partzialaren aldaketa puntuala: behin-behineko onarpena.
- IV Sektoreko (Lehenengo Erreka) urbanizazio proiektuaren esleipena.
- Elgetako Plangintzaren Arau Subsidiarioen berrazterketa eta egokitzapena: hasierako onarpena.
- Torrealdea, 5. etxebizitza: bidea hobetzea.
- Foru Aldundiko idatzia (S.988). Errepide sarean goratutako zebrabideak egiteko agindua.
- Norberak dakarrena.
Hazienda eta Pertsonal Batzordea:
(Abenduak 20, ostirala, 12:00etan)
- Ordaindu gabeko likidazioen azalpena.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa. (S.480)
- 2003. urterako udal-langileen egutegia.
- 2002ko aurrekontuaren kredito aldaketa.
- 2003. urteko aurrekontuaren proposamena.
- Norberak dakarrena.