Baserritarren azoka eta Sagardo eguna prestatzen

2010-09-08T17:58:00+02:00 2010-09-08T17:58:00+02:00 2010-09-08T17:58:00+02:00
Tortilla lehiaketan eta Herri afarian parte hartzeko izenemate epeak zabalik daude. Azokan parte hartzeko interesa duten baserritarrek ere izena eman behar dute.
 

Urteroko ospakizuna da eta gaztetxekoek ipini dute eguna. Irailaren 18an, zapatua, izango da Sagardo eguna. Tortilla lehiaketa 18:00etan hasiko da eta bertan parte hartu nahi dutenek liburutegian eman behar dute izena hilaren 16a baino lehen. Ondotik egingo den herri afarian parte hartzeko ere aldez aurretik eman behar da izena. Interesatuek Haizea tabernara jo behar dute hilaren 13a baino lehen. Prezioa 22 euro da.

Aste bukaera konpletoa

Hurrengoa hitzorduz beteriko aste bukaera izango da herrian. Zapatu goizean baserritarrek azoka egingo dute, eta domekan Vespa eta Lambretta motorren topaketa izango da. Azokan parte hartu nahi duten baserritarrek hilaren 16rako eman behar dute izena udaletxean.