Banatu dituzte energia aurrezteko informazioa eta bonbilak

2008-03-06T12:32:00+01:00 2008-03-06T12:32:00+01:00 2008-03-06T12:32:00+01:00
EEEk (Energia Euskal Erakundeak) eta Elgetako udalak antolatutako energia-eraginkortasunari buruzko programaren barruan, martxoak 6 goizean 11:00etatik 12:00etara bitartean banatu dira energia aurrezteko informazio eta kontsumo gutxiko bonbilak.

Ekintza arrakastatsua izan da, eta doan emateko ziren 100 bonbila berehala agortu dira. Aipatu behar da pertsonako bonbila bakarra banatu dela.