Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatuko dituzte

2006-06-22T12:21:00+02:00 2006-06-22T12:21:00+02:00 2006-06-22T12:21:00+02:00
Lau urteko agindua laster beteko dela eta, 6/1985 lege organikoaren 101 artikuluaren arabera, berriz ere bake epaile titularra eta ordezkoa hautatu behar dira lau urterako.

Gura dutenentzako epea zabalik dago eskaerak aurkezteko.

Epea uztailak 14 eguerdiko 13:00etan

Lekua Udaletxeko bulegoetan

Prozedura:

a) Lege baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artetik Udal plenoak aukeratuko ditu.

b) Inor ez bada aurkezten Udal plenoak aukeratuko ditu biztanleen artetik.