Azoka Nagusia prestatzeko lehenbiziko bilera hilaren 22an egingo da udaletxeko batzar aretoan, 21:00etatik aurrera.
Herritar guztiak daude gonbidatuta bertara azaldu eta bakoitzak bere ekarpena egiteko. Izan ere, jendearen parte hartzea garrantzitsua da jai herrikoiak egin gura baditugu. Batzordea prest dago edozein ekarpen jaso eta aztertzeko.
Aurtengo Azoka Nagusiko jaiak uztailaren 3tik 6ra bitartean izango dira.