Azoka Nagusia 2004: Jai Batzordearen bilera

2004-02-06T10:00:00+01:00 2004-02-06T10:00:00+01:00 2004-02-06T10:00:00+01:00
Otsailaren 9an gaueko 21:00etan, udaletxeko batzar aretoan egingo da aurtengo Azoka Nagusia prestatzeko lehenengo bilera. Herritar guztiak daude gonbidatuta bertara azaldu eta bakoitzak bere ekarpena egiteko. Izan ere, jendearen parte hartzea garrantzitsua da jai herrikoiak egin gura baditugu. Batzordea prest dago edozein ekarpen jaso eta aztertzeko.

Bilera:

  • Eguna: otsailak 9.
  • Ordua: 21:00etan.
  • Lekua: Udaletxean.

Aurtengo Azoka Nagusiko jaiak uztailaren 1etik 4ra bitartean izango dira.