Uztailaren 3an haurren pregoiak emango die hasiera jaiei. Lehen gaua Karibe kutsukoa izango da, eta pregoia gauerdian esango da.
Jaien bigarren eguna jubilatuen eguna izendatuta dago, jubilatuak izango baitira bazkariko eta gauean egingo den bolo txapelketako protagonista nagusiak.
Uztailaren 5ean danborradak herriko kaleak zeharkatuko ditu, baina musikak ordu txikietara arte jarraituko du, Egan taldeak dantzaldia alaituko baitu.
Azken eguna Azokaren eguna izango da. Barazkiak, frutak, eztia, ganadua eta tresneria ikusi eta erosi ahal izango dira, besteak beste. Hala ere, jaiek arratsaldean eta gauean jarraipena izango dute.
Webgune honetan jaietako programa osoa ikus dezakezu.