Ondokoak dira joan zen azaroaren 28ko Gobernu Batzordean hartutako erabaki nagusiak:
Torrealdeko 8 sektoreko birpartzelazio proiektua
Toledo Taldeari esleitu zaio 8 sektoreko birpartzelazio lana (Torrealdeko etxebizitzak) 6.197,94 eurogatik (1.031.250 pta.) BEZ barne. Exekuzio epea hiru hilabetekoa da.
Elgetako Udaleko ingurumenari buruzko ikuskaritza
Elgetako Udalaren enkarguz BAKEAZ enpresak egindako Elgetako Udaleko ingurumenari buruzko ikuskaritzaren jakinean gelditu da Gobernu Batzordea.
Ikuskaritzaren kostua 4.927,68 eurokoa izan da (819.897 pts.) BEZ barne, eta Eusko Jaurlaritzak 2.404,10 euroko (400.000 pta.) dirulaguntza eman du.
Ikuskaritza hau Agenda-21 programaren barruan dago. Agenda-21 garapen mantengarrirako Nazio Batuetako programa bat da, eta bertan azpimarratzen da garapen mantengarria bultzatzeko beharrezko diren prozesuei ekiteko toki entitateek duten ezinbesteko garantiza; 28. kapituluan jasotzen den bezala Agenda-21ean aztertzen diren arazo eta irtenbideek toki entitateetan dutenez konponbidea, helburuak betetzerako orduan ezinbesteko faktorea izango da toki entitateetako laguntza eta parte hartzea (...). Izan ere, herritarrengandik hurbilenak dira, eta tokian tokiko gobernuek garrantzi handia dute garapen mantengarria bultzatzerako orduan bai jendea hezitzen, bai mobilizatzen eta bai jendeari erantzuterakoan.
Ikuskaritzak 200 orrialde ditu eta herriko taldeei aurkezteaz gain, Elgetako webgunean jarriko da.
Umeentzako arropa saltzeko postu bat jartzeko baimena
Baimena eman zaio Ab del Malek Khaldoun-i umeentzako arropa saltzeko postu bat jartzeko astelehen goizetan Elgetan egiten den azokan.
Gazteluaitz mendia garbitzearen faktura
Onartu egin da orain dela gutxi Gazteluaitz garbitzeagatik aurkeztutako faktura. Garbiketaren kostua 5.400 eurokoa izan da (898.484 pta.).
Gazteluaitz garbitzeak Gipuzkoako Diputazioaren dirulaguntza izan du: 2.300 euro (382.688 pta.)
Gabonetako Pilota Txapelketa
Erabaki da 400 euroko (66.554 pta.) dirulaguntza ematea Elgetako gurasoek antolatzen duten Gabonetako Pilota Txapelketarako.
Gabonetako Parkea (Umeentzako jokuak)
Aurreko urteetan bezala, erabaki da 902 euro (150.000 pta.) ematea Gabonetako Parkea antolatzeko.
Frontoiko argiak isiotzea zapatu, domeka eta jai egunetan
Hainbat taldek eskaria kontuan hartuta, erabaki da frontoiko argiak isiotzea zapatu, domeka eta jai egunetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara 2003. urteko urtarriletik apirilera.
Euskadiko XIII. Hiru-txirlo txapelketa
Finala azaroaren 16an jokatu zen, eta udaletxeak trofeo bat eman zuen.
Dirulaguntzak hainbat talderi, guztira 1.202 euro (200.000 pts.)
A) Peruko Curahuasi-Apurimac-eko eskolan hainbat ikas-programa garatzeko 812 euroko(135.105 pts.) dirulaguntza ematea erabaki da.
Eskola horretan elgetar bat ari da lanean (Arantzazu Ascasibar Arana).
Era beran, Elgetako Udalak dei bat egiten die elgetarrei eskola horretara bidaltzeko liburu, arkatz, eta abar batzeko kanpainan parte har dezaten
B) ATZEGI-ri (Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteari) 270 euro (44.924 pta).
C) BANOIA Gobernuz Kanpoko Erakundeari edo ONG-ari 120 euros (19.966 pta.) udan herriko bi familiek 2 ume ekartzearren uda pasatzera Elgetara.