Azaroaren 6ko dekretuak kirol eskaintzan ere eragina izango du

2020-11-06T13:41:23+01:00 2020-11-06T13:41:23+01:00 2020-11-06T13:41:23+01:00
Urrian hasi ziren martxan udal kirol zerbitzuak, eta bete beharreko protokolo zorrotzak ezarri ziren. Hala ere, urriaren 26ko Eusko Jaurlaritzaren dekretuak hainbat muga jarri ditu. Kirol instalazioetan antolatutako eskaintza edo ikastaroak egin daitezke, baina gehienez ere 6ko taldetan eta betiere musukoarekin. Hauxe da gaur egungo egoera:

UDAL KIROL ZERBITZUAK

Eskola kirola

Bertan behera, azaroaren 6ko dekretuaren ondorioz

Gimnasia lasaia

Martxan. Kirola egiteko musukoarekin.

Tonifikazio gimnasia

Martxan. Kirola egiteko musukoarekin.

Spinning

Bertan behera. Musukoarekin kirola hau egiteko zailtasunak direla eta, erabiltzaileekin adostuta bertan behera utzi da. Hala ere, erabiltzaileekin beste aukera batzuk aztertuko ditugu.

BESTELAKO KIROL ESKAINTZA

Yoga

Bertan behera, musukoarekin egin behar dela-eta.

Tai-chi

Martxan. Kirola egiteko musukoarekin.

Zumba

Martxan. Kirola egiteko musukoarekin.

Pilates.

Martxan. Kirola egiteko musukoarekin.

Areto dantzak

Martxan. Musukoarekin. Ordutegia aldatu beharko da, 21:00etarako itxita egon behar baita kiroldegia.