Azaroaren 29ra arte proposatu ahal izango dira Elgetako kirolari edo talde esanguratsuenak

2019-11-12T12:37:00+01:00 2019-11-12T12:37:00+01:00 2019-11-12T12:37:00+01:00
Debagoieneko kirol sariek urtean zehar kirol arloan esanguratsuak izan diren norbanako edo taldeak saritzea dute helburu. Saritua izango den pertsona edo taldea denon artean aukeratzeko asmoz, orri hau bete eta udaletxean jarriko dugun postontzian uzteko eskatu nahi dizuegu, azaroaren 29a baino lehen. Nor uste duzu izan dela Elgetan Debagoieneko Kirol Saria 2019 irabaztea merezi duen herritarra edo taldea?