'Azaleko ipuinak' literatura saioak egingo dira liburutegian 3 urtera arteko haurrentzat

2014-02-12T16:36:00+01:00 2014-02-12T16:36:00+01:00 2014-02-12T16:36:00+01:00
Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimen eta dastamena literaturara ate bat irekitzeko erabiliko dira. 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako eta arduradunentzako tailerra izango da 'Azaleko ipuinak'. Liburutegian izango dira saioak otsailaren 26an eta martxoaren 12an eta 26an.

Masajeak eskaintzen duen ez hitzen komunikazioaz baliatuz eta ipuinak, poemak, hitzen jokoa, kantuak, jolasak, liburuak... eskaintzen dizkiguten beste komunikazio mota erabiliz sortuko dugu giro lasaia, eta xamurra.
Haurraren behar-izanak aztertu eta eurekin komunikazio bide berriak zabalduz. Euren egoera emozionala ezagutuz, azalaren garrantziaz jabetuz eta hitzaren boterea erabiliz.
Adin hauetan, garrantzi handikoa da hitza, kontakizuna, ipuina, gorputzarekin lotzea, dantza berean sartzea.
Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena, eta dastamena literaturara ate ireki bat izan daitezke.
Abesti,ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak... berreskuratuko ditugu azalerako ipuinetan erabiltzeko. Liburuak eskaintzen duten baliabideak ezagutuz.

 

Saioak

0-3 adin tarteko haurrentzako eta arduradunentzako tailerra 45 minutu inguruko 3 saio:
• Otsailak 26
• Martxoak 12
• Martxoak 26
18:00etan, liburutegian

  • Izen ematea: Otsailak 13tik 21 era

LIBURUTEGIAN
*Plaza mugatuak
*Haur bakoitza arduradun batekin etorri beharko da
*Saioak dirauten bitartean liburutegia itxita egongo da