Auzo konpostari buruzko batzar irekia

2013-07-18T11:24:00+02:00 2013-07-18T11:24:00+02:00 2013-07-18T11:24:00+02:00
Irailaren 4ean, eguaztena, izango da 19:00etan, udaletxean. Oporrak tartean egonda, irailean egingo dugu batzar hori eta auzo konposta guneak erabiltzeko derrigorrezkoa da batzar honetan parte hartzea. Izan ere, batzar honetan konposta egiteko oinarrizko ikastaroa jasoko duzue eta auzo konposta guneetako oinarrizko arautegia aurkeztuko zaizue.

Sortzen ditugun hondakinak behar den moduan kudeatzeko Udalak hartzen diharduen neurrien artean, gure etxeetan sortzen dugun hondakin organikoa herrian bertan kudeatzeko aukera izango dugu irailetik aurrera. Hondakin organikoa kudeatzeko hiru gune eraiki ditugu azken asteetan eta gune horietan parte hartzeko izena eman duzuenokin elkartzea da hurrengo pausua. Oporrak tartean egonda, irailean egingo dugu batzar hori eta auzo konposta guneak erabiltzeko derrigorrezkoa da batzar honetan parte hartzea. Izan ere, batzar honetan konposta egiteko oinarrizko ikastaroa jasoko duzue eta auzo konposta guneetako oinarrizko arautegia aurkeztuko zaizue.

Eskerrak eta zorionak eman gura dizkizuegu zuen etxeetan sortzen duzuen hondakin organikoa kudeatzeko hartuko duzuen konpromisoagatik. Irailean ikusiko gara. Bitartean, ondo izan.