Autobus zerbitzu berria

2004-10-04T18:30:00+02:00 2004-10-04T18:30:00+02:00 2004-10-04T18:30:00+02:00
Martxan da dagoeneko Elgeta eta Bergara arteko autobus zerbitzu berria. Autobusen ordutegia ere zehaztu da; horretarako, herritarren beharrak kontuan hartu dira. Webgune honetan jaso dira autobusen ordutegia eta prezioak.

Autobus zerbitzua erabiltzeko eskaera

Gestio asko eta gero hasi da Elgeta eta Bergara arteko autobus zerbitzu berria. Zerbitzua martxan jarrita, herrian zegoen eskaerari erantzutea gura izan du Udalak. Autobusen ordutegia zehazteko kontuan hartu dira herrian zeuden beharrak, bereziki, ikasleen eta erreabilitaziora zein ospitalera doazen elgetarrenak.

Udaletik zerbitzu hauek erabiltzera animatu gura zaituztegu. Izan ere, dagoen zerbitzuak erabiltzeak bakarrik ahalbidetuko du martxan jarri berri den zerbitzua luzaroan mantentzea eta zerbitzu berriak martxan jartzea. Udalarentzako ahalegin ekonomikoaz gain apostua ere bada zerbitzu hauek martxan jartzea. Gura genuke apostu honetan herritar guztiok gurekin bat egitea. Erabili dezagun garraio publikoa!

Autobus zerbitzuen ordutegia eta prezioak kontsultatu daitezke webgune honetan.

Elgetako autobus zerbitzu berezia

Elgetako Udalak autobus zerbitzu berria jarri du martxan. Aukera dago zerbitzu honetako autobusak Uberan eta San Juanen gelditzeko. Ikasleen beharrak kontutan hartuta autobus zerbitzua antolatu da: goizean 7:40ean joateko (Elgeta-Bergara) eta eguerdian 14:40ean bueltatzeko (Bergara-Elgeta).

Ikasleez gain gura duten guztiek erabili dezakete zerbitzua hala gura izan ezkero. Horretarako interesatuek Elgetako udaletxera deitu behar dute: 943 76 80 52 telefonora.