Aurtengo errekreazioan parte hartzeko izenematea irekita

2016-01-25T15:43:00+01:00 2016-01-25T15:43:00+01:00 2016-01-25T15:43:00+01:00
Zabalik da jada 2016ko apirilaren 24an egingo den errekreazioan parte hartzeko izen ematea. Udalak bereziki gonbidatu nahi ditu emakume elgetarrak errekreazioan parte hartzera.

Antzepenean parte hartu nahi ez baina antolakuntza lanetan boluntario gisa aritzeko prest daudenei ere dei egiten diegu izena eman dezaten.
Elgetako tabernetan, barran galdetuz, email bidez (turismoa@elgeta.net) edo telefono bidez (943 76 80 22) eman daiteke izena.